Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Gipuzkoan, bai ordea Bizkaia eta Araban

0    Gizartea 
ETA KITTO
Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Gipuzkoan, bai ordea Bizkaia eta Araban
ETA KITTO 2020, Eka 03

Atzo EAEn PCR bidez atzemandako koronabirus kasu berriak 6 izan ziren, horietatik 3 Araban (denak Gasteizen) eta beste 3 Bizkaian (Bilbo, Galdakao eta Trapagaranen). Asteleheneko txostenak ez zuen kasu berririk jasotzen, atzokoak 4 jasotzen zituen eta gaurkoak 6, beraz badirudi hereneguneko 0 kasu berriak eta 0 hildakoak¬† “asteburu efektuaren” ondorioak izan daitezkeela, aipatutako kasu berrietaz gain, atzo 2 hildako eta gaur 10 hildako jasotzen bait ditu txostenak.

Eibarren, eta Debabarrenean egonkortasuna mantentzen da eta ez da kasu berririk atzeman azkeneko asteetan.

Ospitaleratuei dagokionean, atzo baino 2 lagun gutxiago daude Debabarrenako ospitaletan, Eibarkoan hain zuzen ere. Horrela Eibarko Ospitalean 7 lagun daude ingresatuta eta Mendarokoan 3.

Ospitaleratu kopuruan beheranzko joera nabaria da, nahiz eta kontuan izanda azkeneko asteetan kasurik eman ez dela eskualdean, ospitaleratu kopurua ez den maila berean jaitsi.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »