Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean, ezta Gipuzkoan ere

Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean, ezta Gipuzkoan ere
2020/05/31 eta kitto!
Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera (dakizuenez aurreko eguneko datuak jasozten ditu) ez da koronabirus kasu berririk atzeman ez Debabarrenean ezta Gipuzkoan ere.

Eibarren ez da kasu berririk atzeman maiatzaren 8tik.

PCR bidez 5 kasu atzeman dira EAEn, 2 Araban (Gasteizen) eta 3 Bizkaian (kasu bana Bilbo, Barakaldo eta Getxon). Gipuzkoan ez da kasu berririk atzeman azkeneko hamar egunetan.

Ospitaleratuei dagokionean, 13 lagun daude Debabarrenako ospitaletan ingresatuta, 10 Eibarkoan (atzo baino bat gutxiago) eta 3 Mendarokoan (atzo baino bat gehiago).

Ospitalak martxoaren 15eko egoera berean daude gaur.

ospitaleratuak hamabostaldika WEB maiatzak 31