Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean

Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean
2021/06/02 eta kitto!
Atzo ez zen koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean, aspaldiko partez. Azken egunotan koronabirus kasu gutxi izan dira Eibarren eta, ondorioz, intzidentzia-tasa 47,32an dago orain.

Atzo EAEn 8.396 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 338 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 45 Araban, 178 Bizkaian, 110 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 89 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 24tik 30ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 21 hildako egon direla.