Koronabirus kasu berririk ez Eibarren

Koronabirus kasu berririk ez Eibarren
2021/05/19 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu positiborik atzeman Eibarren eta intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 207,47an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan (bi) eta Elgoibarren (bat) bakarrik atzeman dituzte koronabirus kasu positiboak.

Atzo EAEn 8.873 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 368 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 31 Araban, 221 Bizkaian, 113 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 10tik 16ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 25 hildako egon direla.