Koronabirus kasu berririk gabe Debabarrenean

Koronabirus kasu berririk gabe Debabarrenean
2021/06/16 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman eskualde osoan. Horrela, laugarren egunez jarraian koronabirus kasu berri gabe gaude Eibarren eta intzidentzia-tasa 36,40koa da.

EAEn 7.236 test diagnostiko egin ziren atzo, eta haietatik 146 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 89 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 54 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 7tik 13ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 9 hildako egon direla.