Koronabirus kasu berririk gabe Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Koronabirus kasu berririk gabe Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 28

Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 94,63koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan bakarrik atzeman dituzte kasu berriak, bi hain zuzen ere.

EAEn, atzo, 6.942 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 100 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 9 Araban, 53 Bizkaian eta 36 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 15 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »