Koronabirus kasu berririk gabeko beste egun bat Debabarrenean

Koronabirus kasu berririk gabeko beste egun bat Debabarrenean
2020/06/04 11:42
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenak PCR bide 5 kasu berri atzeman direla jasotzen badu ere, ez dira Debabarrenean eman. 2 Bizkaian eman dira (Barakaldo eta Basaurin) eta beste hirurak Gasteizen.

Ospitaleratuen gainean ez dago aldaketarik atzoko datuekin, beraz 7 lagun daude Eibarko Ospitalean eta 3 Mendarokoan.