Koronabirusak eragindako etenaldia eta gero, gaur berriz elkarretaratu dira pentsiodunak Untzagan

Koronabirusak eragindako etenaldia eta gero, gaur berriz elkarretaratu dira pentsiodunak Untzagan
ETA KITTO 2020, Mai 25

Eibarko Pentsiodunen Elkarteak deituta, pentsio publiko eta duinen aldeko kontzentrazioa egin da Untzagan gaur goizean, hori bai, kutsatzeak saihesteko neurriak hartuta: pertsonen artean bi metroko distantzia bermatzeko, harmailetan elkarretaratu dira eta, aldez aurretik, bakoitza non ipini markatu dute. Gainera, parte hartu dutenek maskara jantzita izan dute. Pentsioen gaiari heldu aurretik, Zaldibarko Zabortegian desagertuta jarraitzen duten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu dituzte eta minutu bateko ixilunea egin dute, haien omenez. Pentsiodunen ordezkariek esan dutenez, “jakin badakigu hainbatek ez duela ongi ikusten egoera honetan kontzentrazioak deitzea, baina, ikusten duzuen moduan, jendea kalean dabil, tabernetako terrazak bete egiten dira egunero… kontzentrazioak egiteko aparteko arazorik ez dugu ikusten”. Bestalde, egoera honetan gauden bitartean, astelehenetako elkarretaratzeak 11:30etik 11:45era bitartean izango dira, harmailetan.

Hain zuzen ere, Bat Etorri Gipuzkoako Pentsiodunen Plataformak idatzia helarazi digu, astelehenetako kontzentrazioen kontrako jarrera berresten. Euren iritziz, “oraindik ez dugu lortu koronabirusak eragindako osasun krisia guztiz menderatzea eta, gauzak horrela, egoera zaurgarrienean dagoen kolektiboaren osasuna arriskuan ipintzeko premiarik ez dugu ikusten. Ez ditugu ahaztu orain dela bi urte kalera irtetzera bultzatu gintuzten eskaerak, baina bizi dugun egoerara moldatu beharra dagoela uste dugu: egoera honen inguruan administrazioek nola jokatu duten aztertu, osasun publikoa indartu, zaharren egoitzetako egoera hobetu… Horiek guztiak gure agendan daude, baina une honetan ezin dugu gure osasuna arriskuan jarri”.

pentsio 3 pentsio 4 pentsio 5 pentsio2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »