Koronabirusaren txertoa hartzeko hitzordua online hartu ahal izango da bihartik aurrera

Koronabirusaren txertoa hartzeko hitzordua online hartu ahal izango da bihartik aurrera
2021/03/09 eta kitto!
Osakidetzak koronabirusaren aurkako txertoa jasotzeko hitzordua online hartzeko aukera lagako du bihartik aurrera, Osakidetzaren web orriaren bitartez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez. Hala ere, 80 urtetik gorakoei telefonoz deitzen jarraituko dute txertoa hartzera joateko.

Sagarduik aipatu duenez txertoa jasoko duten hurrengoak hezkuntza-sektoreko langileak izango dira eta, gero, portuetako langileak, albaitariak, hortz-protesigileak, fisioterapeutak, supermerkatuetako langileak eta garraio publikoaren gidariak.