Koronoabirus kasurik ez da atzeman Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
Koronoabirus kasurik ez da atzeman Eibarren
ETA KITTO 2020, Mai 08

Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, seigarren egunez jarraian, ez da koronabirus kasurik atzeman Eibarren, Debabarrenean kasu bi atzeman dira, Ermuan eta Mallabian.

Herriz herri argitaratutako datuetan aldaketa bat eman da Soraluze eta Mutrikuko datuen kasuan. Izan ere atzo Mutrikun 13 zeudela adierazten bazen, gaur  14 direla adierazten da txostenean, eta Soraluzen atzo 14 zirela adierazten bazen ere gaur 13 direla adierazten da, beraz bihar ikusiko dugu zuzenketarik ematen den.

Herriz herri honela banatuko lirateke metatutako positiboak (*kontuan izan Soraluze ta Mutrikuko datuen gainean aldaketaren ba egon daitekeela bihar)

Eibar           207
Ermua         167
Elgoibar       42
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              8
Mendaro     3
Mallabia       4

UEU-Irakaskuntza-Master

Ospitaleratuei dagokionean, beheranzko joerak jarraitzen du eta atzo baino 3 lagun gutxiago daude ingresatuta Debabarrenako ospitaletan. 2 lagun gutxiago Eibarren, gaur 24 dira, eta bat gutxoago Mendaron, gaur 11 dira.

maiatzak 7web ona ospitalak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »