Kutsatuen kopuruak igotzen jarraitzen du Debabarrenean, 250 guztira. 72 pertsona daude eskualdeko ospitaletan

Kutsatuen kopuruak igotzen jarraitzen du Debabarrenean, 250 guztira. 72 pertsona daude eskualdeko ospitaletan
2020/04/13 eta kitto!
Covid-19 gaitzarekin kutsatutako pertsonen kopuruak etengabe igotzen jarraitzen du Debabarrenean. Gaur jaso ditugun azken datuen arabera, 17 positibo berri zenbatu dira gure eskualdean, horietako 7 Eibarren, 5 Ermuan, bina Elgoibarren eta Mutrikun, eta kasu bakarra Mendaron. Guztira 250 pertsona dira, beraz,  eskualdean koronabirusa daukatenak.  Pandemiaren hedeapena hasi zenetik, kasuen erdia baino gehiago Eibarren diagnostikatu dituzte (132),

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):

Eibar              132
Ermua           64
Elgoibar       30
Mutriku       10
Soraluze        6
Deba               5
Mendaro       3
Mallabia        0

 

grafikoa Eibar Covid-19ak Eibarren izan duen eboluzioa erakusten duen grafikoa.

Grafikoa Apirilak 12 Eskualdeko datuak, Bertan, Eibar, Ermua, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Mutriku eta Debako positibo metatuak agertzen dira. Mallabian ez da kasurik detektatu.

Eibarko ospitalari dagokionez, 57 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 15. Aurreko egunean baino 3 gutxiago.


grafiko apirilak 12