La Salle Azitain ikastetxeko aurrez aurreko eskola jarduera eten dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
La Salle Azitain ikastetxeko aurrez aurreko eskola jarduera eten dute
ETA KITTO 2020, Aza 09

La Salle Azitain ikastetxeak, irakasleetako batzuk konfinatuta daudenez, ikasleek ikasketak telematikoki jarraitzeko eskatu du, “antolaketa-kontuak direla eta”, Eusko Jaurlaritzak igorri duen oharraren arabera. “Hasiera batean, ikasleek aurrez aurreko irakaskuntzari astean zehar berrekitea aurreikusten da”, diote oharrean.

EAEn, orain, 192 ikasgela daude itxita, 115 ikastetxetan. Beraz, Eibarkoa da aurrez aurreko eskola jarduera guztiz eten duen bakarra.

 

Argazkia: Kristau Eskola.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »