LABI: gaueko aisialdia 03:00ak arte, %50eko edukierarekin eta dantza egiteko aukerarekin

LABI: gaueko aisialdia 03:00ak arte, %50eko edukierarekin eta dantza egiteko aukerarekin
2021/09/17 10:49
eta kitto!
Labik bilera egin du gaur goizean eta koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurriak leuntzea erabaki du, azken asteotan egoera hobetu ondoren. Horrela, hartutako neurrien artean, gaueko aisialdia 03:00ak arte egon ahal izango da zabalik, edukiera %50ekoa izan daiteke gehienez, dantzalekuak ireki ahal izango dituzte (maskarekin bakarrik erabili ahal izango dira) eta barruko mahaietan 8 lagun elkartu ahal izango dira. Hala ere, ezin izango da barran edo zutik kontsumitu.

Ostalaritzari dagokionez, bestetik, edukiera %75ra igoko da barnealdean, barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eutsiko zaio, eta mahaietan 8 lagun elkartu ahal izango dira barnealdean, eta 12 kanpoan. "Elkarte gastronomikoek antzeko baldintzak jarraituko dituzte", Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren berbetan.

Neurriak bihar sartuko dira indarrean.

covid neurriak iraila