Lagunekin euskaraz jolasteko “Afariketan” programa abiatzera doa

Lagunekin euskaraz jolasteko “Afariketan” programa abiatzera doa
ETA KITTO 2016, Ira 22
2016/2017 ikasturtean zehar programan parte-hartzea nahi dutenek, irailaren 26tik 30era bitartean izena eman beharko dute.
Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi daude, alde batetik 2011. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Izen-emate epea:
Irailaren 26tik 30era 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Irailaren 26 eta 27an 16:00etatik 18:00etara (Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anituako lokalean)

Internez bidez, www.astixa.eus web orrian (irailaren 26tik 30era).

Prezioa:
Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€
Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€
Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso daiteke. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Diru-laguntza:
Eibarko udalak deialdia egin du diru-laguntzak emateko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenei, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduera publikoak egin ditzaten.
Diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean amaituko da.
PEGORAn
, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira eskabideak (Udaletxearen beheko solairuan, Untzaga plaza 1).
Klikatu hemen diru-laguntzei buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Gurasoen bilerak:
Programaren berri emateko ondorengo egun eta tokietan guraso bilerak antolatu ditugu zuen zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko.
Urriak 10 17:00etan Amañan, Tiburtzio Aniatua 27ko lokalean.
Urriak 10 16:30ean, Arrateko Andra Mari ikastetxean.
Urriak 13 18:00etan, Portaleako Areto nagusian (San Andres, Urkizu eta Jardiñetako zerbitzuentzat).

Matrikula kopuruak ditugun plazak baino ugariagoak izan ezkero, zozketa egingo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »