[Azken ordukoa] Lan guztiak etengo ditu Gobernuak astelehenetik aurrera

[Azken ordukoa] Lan guztiak etengo ditu Gobernuak astelehenetik aurrera
ETA KITTO 2020, Mar 28

Funtsezkoak ez diren lan guztiak etengo ditu Espainiako Gobernuak. Bihar bertan onartuko dute neurri hori, eta apirilaren 9ra arte iraugo du. Hori adierazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Moncloan hasi duen agerraldian.

“Ordainpeko baimen berreskuragarria” ematea erabaki du Madrilek. Zortzi egunez luzatuko da, apirilaren 9ra arte -Aste Santura arte-, eta langileek berreskuratu beharko dituzte orduak.

Honako hau izan daiteke behin-behineko zerrenda bat:

–Elikagaiak ekoizteko nekazaritza, abeltzaintza eta industria jarduerak
–Elikagaien eta salgaien garraioa
–Elikaduraren txikizkako banaketa
–Medikuntza, osasun eta farmazia jarduerak
–Espainiako Estatuko segurtasun indarrak
–Bidaiarien eta salgaien zenbait garraio
–Energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura
–Gas eta ur hornidura
–Petrolioa fintzea eta erregaien hornidura
–Telekomunikazioak
–Portuak eta aireportuak
–Komunikabideak

Horretaz gain esan du Europak erabaki ausartak hartu behar dituela  osasun larrialdiari aurre egiteko:”Neurri ekonomiko eta sozialak behar dira, ezinbestean. Gerrako ekonomia  plan bat behar da. Orain, erresistentzia garaia da, baina, larrialdi egoera igarotakoan, EBk babesa eman beharko die zorpetutako estatuei ekonomia berreraikitzeko”.

irazabal

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »