Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko manifestazioa egingo da gaur 18:00etan

Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko manifestazioa egingo da gaur 18:00etan
2021/12/01 08:13
eta kitto!
Gaur 18:00etan irtengo da “Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde” goiburuari jarraituta egingo den manifestazioa, Untzagatik. Oraingoan Debabarrena eta Debagoieneko herritarrak deitu dituzte parte hartzeko eta mobilizazio oso jendetsua izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Pentsioen erreformarako lege proiektua bihar, abenduaren 2an “ziurrenik” onartuko dutela eta, horren kontrako mobilizazioak deitu dira bezperarako. Sindikatuek deituta, goizean mobilizatuko dira hiriburuetan eta arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioak deitu dituzte.