Lander Garroren “Tipularen Sehaska Kanta” emango dute bihar arratsaldean Portalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Lander Garroren “Tipularen Sehaska Kanta” emango dute bihar arratsaldean Portalean
ETA KITTO 2022, Mai 25

Domekan egin zen Josu Retolazaren oroimen ekitaldiarekin bat eginez, Lander Garroren “Tipularen Sehaska Kanta” pelikula dokumentala eskainiko dute bihar (eguena), Portaleko areto nagusian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa eta pelikulan “argi ikusten da nolako eragina duten gaixotasunek kartzela barruan”. Fernando Arburua psikologo eta preso ohiak egingo du “film on eta interesgarriaren aurkezpena”. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren “Nana de la cebolla” olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: “1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?”.

sinopsia

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »