Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udalak eta Espainiako Astronomia Elkarteak

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udalak eta Espainiako Astronomia Elkarteak
2020/01/16 eta kitto!
Udalak eta Espainiako Astronomia Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Javier Gorosabel Sarien deialdia egiteko eta Eibarren Astronomia Jardunaldiak antolatzeko. Miguel de los Toyos alkateak eta Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordearen ordezkari modura Iñaki Ordoñezek sinatutako lankidetza-hitzarmenak jasotzen duenari jarraituta, Udalak antolatuko dituen jardunaldiak urte birik behin egingo dira eta maiztasun bera izango dute Javier Gorosabel (1965-2015) astrofisiko eibartarra gogoan sortuko dituzten sariek.