Lapurreta egin dute Gurutze Gorriaren elikagai-biltegian

Lapurreta egin dute Gurutze Gorriaren elikagai-biltegian
2022/12/20 eta kitto!
Orain dela zenbait egun lapurreta egin zuten Gurutze Gorriaren elikagai-biltegian, Radio Eibar Cadena Ser irrati-kateak jakitera eman duenez. Olioa, umeentzako poteko janaria eta fardelak lapurtu zituzten, besteak beste, eta zaborrontzietan aurkitu zituzten ondoren.

Gurutze Gorriak pandemian hasi zuen elikagaiak biltzeko ekimena eta beharra duten Eibarko eta Ermuko familien artean banatzen ditu produktu hauek.

Pedro Perez Gurutze Gorriko arduradunak gertatutakoaren berri eman du Radio Eibarren.