Lau positibo berri azken orduetan Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Lau positibo berri azken orduetan Eibarren
ETA KITTO 2021, Urt 19

Atzo lau positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 2 gehiago,  eta intzidentzia-tasak behera egin du, 334,86an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 5 kasu atzeman dituzte azken orduetan, Deban bi, Mendaron beste bi, eta Elgoibarren bakarra. Beraz, guztira 14 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino bat gehiago. Deba da eremu gorrian dagoen eskualdeko herri bakarra, 623,51ko intzidentzia-tasarekin. EAE mailan, Araban Agurain dago eremu gorrian; Bizkaian: Zornotza, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika, Lekeitio, Markina eta Muskiz; eta Gipuzkoan: Andoain, Beasain, Deba, Orio, Tolosa, Villabona eta Zumaia.

Atzo, 10.755 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 894 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 132 Araban, 530 Bizkaian, 227 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 82 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 96 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »