Maiatzean ospatu behar ziren Lehen Jaunartzeak bizi dugun egoera bereziak atzeratzea behartu zituen eta gure herrian irailean ospatuko dira aurten. Horrela, AmaƱako Salbatore parrokian irailaren 12an, zapatuan, egingo dute ospakizuna; handik astebetera, 19an eta 20an, San Andres parrokian egingo dituzte jaunartzeok; 20an ere, domekan, ospatuko da San Pio parrokian; eta hurrengo asteburuko zapatuan, hilaren 26an, izango dira jaunartzeak Karmelitetako parrokian.