Leku desberdinetatik etorritako 25 emakumek topaketa egin dute Arrateko aterpetxean

Leku desberdinetatik etorritako 25 emakumek topaketa egin dute Arrateko aterpetxean
2019/11/27 10:57
eta kitto!

Joan den asteburuan  emakumeen arteko topaketa izan da Arrateko Aterpetxean "Maya Q'echí-xinka" eta "TZK'AT-Red de Sanadoras Ancestrales del Feminismo Comunitario Territorial desde Iximulew-Guatemala"-ko Lorena Cabnal hezitzailearekin. Ekimena "Entre amigos-Lagun artean" elkarteak antolatu zuen.


Bertan parte hartu zutenek azaldu dutenez, "Lorena Cabnal-ek duen indarra eta energia, antzinako garaiko jakinduria, ibilbide politikoa eta baita feminismo komunitarioaren barruan egindako lana ikaragarria da, eta guzti hori teknika eta modu ezberdinetan azaldu eta partekatzen du. Luxu bat izan da leku ezberdineko emakumeekin eta Lorena Cabnalekin esperientziak eta momentuak konpartitzea. Entzun, sentitu eta libre bizi izan gara 25 emakume, bakoitza bere sentimendu eta bizipenekin".  Hausnarketa pertsonal interesgarria egiteko asteburua, beraz.


Entreamigos-Lagun artean  elkarteak garapenerako lankidetza sustatzen du Guatemalan 1994tik. Erakundearen hazia pertsona talde batek erein zuen, bidaia batean Guatemalako errealitatea ezagutu ondoren. Guatemalako neska-mutilek baliabide ekonomiko urriak dituzte hezkuntza-sisteman sartzeko, eta horren jakitun, ikasketa-beken proiektu bat jarri dute abian, dohaintza partikularren bidez finantzatua. Denbora horretan zehar, elkarteak ekintza-arloak dibertsifikatu egin ditu, eta garapenerako lankidetza-proiektuak garatu dituzte, uraren kudeaketa integralean, tokiko garapen ekonomikoan, tokiko boterean, elikadura-subiranotasunean eta emakumeen ahalduntzean zentratuta.


akdjlsakdja