Lino Mondragon El Correoko kazetaria hil da

Lino Mondragon El Correoko kazetaria hil da
2015/03/04 eta kitto!

Lino Mondragon orain dela 20 urtetik Gasteizen bizi zen Eibarko kazetaria hil zen atzo Euskadiko hiriburuan 65 urterekin. Gaur arratsaldeko 19.30etan egingo zaio agur laikoa Vitoria-Gasteiz Tanatorioan. Eibarren jaioa, Madrilera joan zen ikastera, Zientzia Politikoak lehenengo eta Zinema eta Kazetaritza Eskolan gero. Arrate zineklubaren sortzaileetakoa izan zen eta Eibarko El Correoko erredakzioan hasi zen lanean. Eibarren urte asko egin eta gero, 1996an Gasteizko ordezkaritzara pasatu zen, azken urteetan ekonomiaren inguruko gaiak landuz. Urte gutxi batzuk dira jubilatu zela.