Litekeena da bi aste barru 20-29 urte bitarteko euskal gazteen txertaketa hastea

Litekeena da bi aste barru 20-29 urte bitarteko euskal gazteen txertaketa hastea
2021/06/28 17:27
eta kitto!
Dagoeneko urte erdia pasatu da adinekoen egoitzetan txertaketa hasi zenetik, eta datozen egunetan txertaketa-kanpainan aste garrantzitsua espero da, 300.000 dosi iritsiko baitira.

Dosi horiekin guztiekin adin-talde gazteen txertaketa abiaraztea espero da. Izan ere, orain 30 eta 39 urte bitartekoen taldea inokulatzen ari dira eta Gotzone Sagarduik adierazi duenez, litekeena da bi aste barru 20 eta 29 urte bitartekoekin hastea.