Lore eta landare eskaintza zabala egongo da bihar goizean Urkizun ipiniko duten lore eta zuhaitz azokan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Lore eta landare eskaintza zabala egongo da bihar goizean Urkizun ipiniko duten lore eta zuhaitz azokan
ETA KITTO 2022, Mar 18

Dekolore elkartearen eta Udalaren eskutik, XII. Eibarko Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka egingo da Urkizun bihar goizean. Hamabi parte-hartzaileek eskaintza zabala ekarriko dute azokara, beste batzuetan bezala: zuhaixkak, etxe barrurako zein kanporako landareak, usain-belarrak, kaktusak, haziak, sukalderako belarrak, sendabelarrak, kosmetika naturala, landareekin egindako bitxiak, artisautza-lanak…

Goizeko 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute azoka eta, horrez gain, haurrentzako bi tailer eskainiko dituzte: 11:30etik 12:30era bitartean orri-markatzaileak egingo dira prentsatutako loreekin; eta, 12:30etik 13:30era, landatzen ikasteko tailer bat.

XII. edizio honetan parte hartuko duten ekoizleak hauek dira: Zunoyar, Oiartzungoa (barrurako, apaintzeko eta bildumarako landarea), Islaya, Oiartzungoa (kaktusak eta landare zukutsuak), Ortuberri, Iurretakoa (baratze-landarea eta lore-landarea), Urtinea, Usurbilgoa (barrurako eta apaintzeko landarea eta sasoikoa), Aritzkurengo Tiendua, Nafarroakoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak), Lore Prentsatua, Donostiakoa (lore prentsatuak, lore lehorrekin egindako koadroak), Hazi Ekologikoak, Lasartekoak (erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak), Sojo Natura, Lekunberrikoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak), Sara Letamendia, Aizarnakoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak), Flores Ganchillo, Nafarroakoa (lore-motiboak dituzten bitxiak),  eta Tissus Artisautza, Atxondokoa (lore lehor enkapsulatua), eta L’Atelier de Su, Berastegikoa (lore lehorrak, lore-lanak, kokedamak).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »