Madrilen aurkeztuko du gaur Juan Sanchez Vallejo psikiatrak bere liburu berria

Madrilen aurkeztuko du gaur Juan Sanchez Vallejo psikiatrak bere liburu berria
2022/01/03 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan aurkeztuko du Juan Sanchez Vallejo psikiatra eibartarrak “Los efectos colaterales de la pandemia” (Ediciones Atlantis) liburu berria, Madrilen, Gaztela La Manchako Etxean. Pandemia hasi zenetik hainbat liburutan landu ditu gaixotasunari lotutako eragin eta ondorioak:  2019ko maiatzean "La vejez" eman zuen argitara eta 2021eko apirilean "Nuevos hábitos, ¿nuevas locuras?", biak Ediciones Atlantis argitaletxearen eskutik. Gaur Madrilen aurkeztuko duen lana laster Eibarren ezagutzera emateko moduan izatea espero du Sanchez Vallejok.