Maialen Romerok irabazi du eskola jazarpenaren aurkako logotipo lehiaketa

Maialen Romerok irabazi du eskola jazarpenaren aurkako logotipo lehiaketa
ETA KITTO 2021, Mai 03

Aldatze ikastetxeko Maialen Romerok irabazi du Udalak antolatutako eskola jazarpenaren aurkako logotipo lehiaketa. Romerok diseinatutako lanak “Ez egin, ez dauka etekinik” esaldia aipatzen du, hainbat eskuren artean burua makurtzen duen pertsona bat ikusten delarik.

Atzo, maiatzak 2, Eskola Jazarpenaren Nazioarteko Eguna izan zen eta Romerok egindako logotipoa herrian gai honen inguruan egiten diren ekintzetan ikur izango da.

Maialen logo mejor resolucion

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »