Maiatzaren 1etik ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
Maiatzaren 1etik ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
ETA KITTO 2020, Mai 06

Laugarren egunez jarraian ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren , eta Debabarrena osoan 2 kasu besterikez dira eman Osasun sailak argitaratutako txostenaren arabera. Kasu berriak Elgoibarren eta Mallabian eman dira.

453 izango lirateke Debabarrenean metatutako positiboak eta herriz herri honela banatzen dira:

Eibar           207
Ermua         165
Elgoibar       42
Mutriku       12
Soraluze     13
Deba              8
Mendaro     3
Mallabia       3

UEU-Irakaskuntza-Master

Ospitaleratuei dagokionean, gaurko datuen arabera, Eibarko Ospitalean 26 lagun daude ingresatuta, atzo baino 2 gutxiago eta Mendarokoan 12, atzo baino lagun bat gutxiago. Beraz 3 lagun gutxiago daude Debabarrenako ospitaletan.

Eibarko Ospitalaren kasuan, martxoaren 26ra arte atzera egin beharko genuke, gaur egungo ospitaleratu kopurua topatzeko.

ospitaleratuak maiatzak 5 web ona

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »