"Mañana" dokumentala emango dute gaur 19:00etan Coliseo antzokian

"Mañana" dokumentala emango dute gaur 19:00etan Coliseo antzokian
2021/09/28 eta kitto!
Asteklima, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin bat eginez, Eibarko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu “eibartarrak klima-aldaketaren garrantziaz kontzientziatzeko” eta, horren harira, gaur 19:00ean "Mañana" ("Demain") dokumentala emango dute Coliseo antzokian. Sarrera doan da, baina aldez aurretik hartu beharko da leihatilan (astelehen eta barixakuan, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank-en.