Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela 9 hilabete bete direla-eta, gaur arratsaldean manifestazio jendetsua egin da Eibarren, Zaldibar Argitu plataformak deituta. Untzagatik abiatuta, herriko kaleak zeharkatu ditu mobilizazioak, bi zutabetan eta segurtasun neurriak ibilbide osoan zainduta. Batutako jendeak gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatu ditu berriz ere eta istripuan hildako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu ditu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri