Mankomunitateak Publizitate Kanpaina Original Onenaren Publifestival Saria jaso du

Mankomunitateak Publizitate Kanpaina Original Onenaren Publifestival Saria jaso du
2021/09/24 eta kitto!
Debabareneko Mankomunitateak eta Adaki komunikazio agentziak Publizitate Kanpaina Original Onenaren saria jaso du Publifestival sarietan, 2020ko Eguberrietan egindako kanpainari esker.

Mankomunitateak kanpaina deigarria jarri zuen martxan, Gabonetako pertsonaiak protagonista zirela. Helburua eskualdeko adin eta jatorri guztiengana heltzea zen, gaikako bilketaren tasa igotzeko asmoz, eta mezu argia zabaldu zuen: Gabonetan sortzen dugun hondakin kopurua nabarmen handitzen denez, egun berezi horietan ezinbestekoa da hondakin bakoitza dagokion edukiontzian lagatzea.

debabarrena gabonak