Marea biziak izango diren asteburu honetan marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko bisita gidatuak

Marea biziak izango diren asteburu honetan marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko bisita gidatuak
2016/09/16 08:03
eta kitto!
Bihar eta etzi marea biziak izango dirala aprobetxatuta, Geoparkeak Mutriku, Deba eta Zumaian marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko bisita gidatuak eskainiko ditu: zapatuko hiru bisitak 10:00etatik 13:15era egingo dira (Zumaian euskeraz eta Mutrikun eta Deban gazteleraz). Eta domekan, berriz, Mutrikuko bisita 10:00etatik 13:15era egingo da (euskeraz) eta Deba eta Zumaian 11:00etatik 14:15era (biak gazteleraz). Erreserbak online egin daitezke, geoparkea.com webgunearen bitartez edota Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.