Martin Egiguren eibartarrak amaitu du bere ibilbidea ETBko “El Conquistador” saioan

Martin Egiguren eibartarrak amaitu du bere ibilbidea ETBko “El Conquistador” saioan
2020/06/02 10:24
eta kitto!
ETB2ko El Conquistador del fin del mundo saioak atzo gauean eskainitako programan amaitu zuen bertan egindako ibilbidea Martin Egigurenek, kanporaketa lehian azkena geratu ondoren. 19 urteko eibartarrak saioaren erditik aurrera egin du eta finalerako hainbeste jardunaldi geratzen ez direnean eman behar izan du amore, bigarren fasera pasatu eta gero. Julian Iantzik gidatzen duen reality-ak hamaseigarren edizioa bete izan du oraingoan eta eguaztenero, 22:15ean hasita, saioaren inguruan egiten den debateko protagonista izango da Egiguren biharkoan.