Martxoaren 8an egingo den dantzarako entsegu orokorra egingo da Kaxan barixakuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Martxoaren 8an egingo den dantzarako entsegu orokorra egingo da Kaxan barixakuan
ETA KITTO 2020, Ots 26

Kaxa mugimendu eta sormen guneak emakume guztiak animatu nahi ditu Martxoaren 8an kalera irten eta eurekin batera dantza egitera eta, asmo horrekin, entsegu orokorra antolatu dute barixakurako (otsailaren 28rako), 19:30ean Kaxa-ren lokalean (Jardiñeta, 3). Diotenez, “Martxoaren 8a gertu dugu eta badakigu gure artean emakumeen borrokarako bideari buruzko iritzi desberdinak izango direla. Agian gu ez gara elkar ezagutzen, baina oso argi daukagu zerbait: elkarrekin indartsuagoak gara. Edozein dela ere zure iritzia, martxoaren 8an, igandea, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, dantzatzeko deia egin nahi diegu emakume guztiei. Zuon guztion laguntza behar dugu, emakume indartsu eta independenteen kate bat aldarrikatzeko, salto egiteko, dantzatzeko eta sortzeko. Elkarrekin. Berdin da inoiz dantzatu ez baduzu; aurreskua, tangoa, break-dance, balleta edo reggetoia zer diren ere ez badakizu. Gure asmoa denok elkartu eta emakumeon indarra erakustea da, modu erraz batean, denok gustora sentituko garen ingurune batean. Artea emakumearen ahalduntzearen alde borrokatzeko tresna gisa erabiliko dugu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »