Maskara aire zabalean kendu ahalko da, baina segurtasun distantzia bermatu ahal bada bakarrik

Maskara aire zabalean kendu ahalko da, baina segurtasun distantzia bermatu ahal bada bakarrik
2021/06/23 eta kitto!
Datorren larunbatetik aurrera maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango eremu irekietan eta aire zabalean, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatuta badago. "Pertsonak etxetik kanpo daudenean, une oro maskara bat eduki beharko dute norberaren erabilerarako. Aurrerantzean ere, maskara derrigorrezkoa izango da aire librean jendetza pilatzen denean, eremu itxietan eta garraio publikoan", adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak. Hala adostu dute Osasun Ministerioak eta erkidegoek arratsalde honetan Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluan. Musukoaren erabilerari buruzko araudi berria ostegun honetan onartuko dute ezohiko Ministroen Kontseiluan eta ekainaren 26an sartuko da indarrean.

Adineko pertsonek maskara erabiltzeari uko egiteko aukera izango dute zahar-etxeetan, % 80k txertoaren pauta osoa jarrita badute. Langileek eta bisitan doazenek, berriz, musukoa derrigorrez jantzi beharko dute.