Maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango ikastetxeetako jolastokietan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango ikastetxeetako jolastokietan
ETA KITTO 2022, Ots 10

Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui Hezkuntza eta Osasun sailburuak, hurrenez hurren, gaur goizean bildu dira EAEko egoera epidemiologikoa aztertzeko eta, erabaki dutenaren arabera, bihartik aurrera haurrek ez dute maskara jantzi behar izango eskoletako jolastokietan, betiere aire zabalean daudenean.

Pandemia osoan indarrean egon den neurriak 6 eta 12 urte arteko haurrei eragiten zien bereziki, baina hemendik aurrera 12 urtetik gorakoek bezala jokatu ahal izango dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »