Maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan bihartik aurrera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan bihartik aurrera
ETA KITTO 2020, Mai 03

Astelehenetik aurrera derrigorrezkoa izango da maskara jarrita eramatea garraio publikoa erabili ahal izateko. Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak atzo azaldu zuenez, hamar milioi maskara banatuko dituzte garraio publiko sarean, herrietan eta baita boluntario elkarte batzuetan ere, horiek herritarren artean bana ditzaten.

Horrez gain, esan zuen alarma egoera beste hamabost egunez luzatzea eskatuko duela datorren asteazkenean diputatuen kongresuan, eta oso garrantzitsua dela datozen egun eta asteetan ere herritarrek babes neurriak hartzea eta arduratsu jokatzea, birusaren zabalkundean gorakadarik egon ez dadin.

Aradantza

COVID-19 birusari aurre egiteko alarma egoera ezarri zutenetik zazpi aste igaro dira, eta atzo lehenengo aldiz atera ahal izan ziren herritarrak kalera kirola egitera nahiz paseatzera. Itxialdia arintzeko neurria da, baina hainbat baldintzarekin hartu dute erabakia.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »