Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan

Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan
2020/05/19 eta kitto!
Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako sailburuek adostu dutenez, maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan, leku itxietan eta oinezkoen artean bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan. Datozen egunetan emango dute argitara maskaren erabilerari buruzko agindua. Aurrerantzean, herritarrentzat derrigorrezkoa izango da maskarak erabiltzea garraio publikoan (maiatzaren 3an jarri zen hori indarrean), toki itxietan eta oinezko batetik bestera bi metroko espazioa errespetatu ezin den kaleetan.