‘Maskulinitatearen erronkak’ izeneko tailerra egingo dute Ipuruako merkatu plazan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Maskulinitatearen erronkak’ izeneko tailerra egingo dute Ipuruako merkatu plazan
ETA KITTO 2023, Urr 19

Urrirako agenda betea prestatu dute Ipuruako merkatu plazan eta, hilaren 28 eta 29an ‘Zer gertatzen zaigu gizonoi? Maskulinitatearen erronkak’ izeneko erakusketa egingo badute (10:00etatik 13:30era eta 17:30etik 20:00etar), azaroaren 4an eta 5ean gaiaren inguruko tailerra eskainiko dute.

Azaroaren 4ko tailerra 6tik 10 urtera arteko umeentzat zuzenduta egongo da, eta erreferentziazko gizonezko bat joan beharko da eurekin (aita, aitxitxa, osaba…). Azaroaren 5eko tailerra, bestalde, 11 urtetik 13 urtera artekoentzat izango da, eta erreferentziazko gizonezko batekin joan beharko dira baita ere.

Oraindik tokia dago bertan parte hartu ahal izateko, eta 10 plaza bete behar dira. Izena emateko, 614 131 174 telefonoaren bitartez jarri zaitezkete harremanetan WhatsApp bitartez.

WhatsApp Image 2023-10-19 at 11.00.13

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »