Mendekotasunak dituztenak zaintzen eta etxe-zerbitzuan lan egiten duten emakume migratuentzat doako tailerrak

Mendekotasunak dituztenak zaintzen eta etxe-zerbitzuan lan egiten duten emakume migratuentzat doako tailerrak
2022/10/10 eta kitto!
“Hemen eta orain dauden errealitateak” doako tailerrak eskainiko dituzte mendekotasunak dituztenak zaintzen eta etxe-zerbitzuan lan egiten duten emakume migratuentzat. Eibarren lau eguenetan biltzeko aukera izango da (urriak 13, 20 eta 27 eta azaroak 3). Bilerak 16:00etatik 18:30era izango dira, Portaleko B Batzartokian. Tailerrak Bidez Bidek antolatu ditu, Cuidarte, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eibarko Udaleko Kultura Aniztasun eta Immigrazio atalaren laguntzarekin. Izena emateko formacionbidezbide@gmail.com helbidera idatzi edo 747 409 129 telefonora deitu daiteke.

tailer-etakitto