Migrazioaren inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Amelia Barquinek Portalean

Migrazioaren inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Amelia Barquinek Portalean
2023/01/16 eta kitto!
Udaleko Gizartekintza sailak immigrazioaren inguruko zurrumurruen aurkako hiru prestakuntza saio prestatu zituen abendurako, urtarrilerako eta otsailerako. Horrela, abenduaren 19an Xabier Aierdik hitzaldia eskaini ondoren, gaur Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko filologiako doktoreak ‘Immigrazioa, gizartea, eskola, hizkuntza. Elkarrekin pentsatu dezagun’ izeneko saioa eskainiko du gaur, 18:00etan, Portalean.

Saioa doakoa izango da eta bertan parte hartu ahal izateko immigrazioa@eibar.eus posta helbidera mezua idatzi behar da.

Azken prestakuntza saioa Korapilatzen aholkularitzako Asier Gallastegik eskainiko du otsailaren 13an, 18:00tan, Portalean. ‘Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak’ da saioaren izenburua.