[BIDEOAK eta ARGAZKIAK] Milaka herritar irten dira kalera Zaldibarren gertatutakoaz erantzukizun eske

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOAK eta ARGAZKIAK] Milaka herritar irten dira kalera Zaldibarren gertatutakoaz erantzukizun eske
ETA KITTO 2020, Ots 10

Gaur arratsaldean milaka lagun irten dira kalera, Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren inguruan Eusko Jaurlaritzari erantzunkizunak eskatu eta azalpenak eskatzeko.  Herritarrek deituta mobilizazio zaratatsuak egin dira Zaldibarren, Ermuan, Markinan, Mallabian eta Eibarren. Gure herriko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa jendetsuenetakoa izan da, 2.000 lagun ingururekin. Amaieran irakurritako manifestuan, erantzukizun politikoak eskatzeaz gain, desagertutako bi langileen familientzat lehentasuna horiek aurkitzea dela errepikatu dute eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Eguen arratsalderako bilera irekia deitu dute, 18:30ean Arrate Kultur Elkartean.

Ermuko biztanleek ere euren haserrea eta kezka azaldu dute. Herri guztia gurutzatu ondoren Sallabenteko saihesbideko biribilgunean amaitu da manifestazioa, txalo zaparrada artean.

zaldibar argitu025 zaldibar argitu086 zaldibar argitu019zaldibar argitu100zaldibar argitu113

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »