Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek minbiziaren ondorengo laneratzeari buruzko tailerra emango du martitzen goizean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek minbiziaren ondorengo laneratzeari buruzko tailerra emango du martitzen goizean
ETA KITTO 2022, Mar 17

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek antolatuta, “Laneratzea eta garapen profesionala minbiziaren ondoren” izeneko tailer praktikoa emango du Eibarko egoitzan (Ardantza, 11 behea), martitzenean (martxoaren 22an), 11:00etan hasita

Tailer horretan elkarteko gizarte-langile batek minbiziaren ondoren lan-munduan sartzeko oinarrizko ezagutzak erakutsiko ditu: gaitasunak, curriculum motak, aurkezpen-gutunak, lana bilatzeko atariak eta elkarteak laneratzeko dituen hitzarmenak, besteak beste.

Tailerra paziente onkologikoei zuzenduta dago eta helburu hauek ditu: enpleguaren bilaketa aktiboa sustatzea, elkarteak lana bilatzeko dituen hitzarmenen berri ematea, etab.

Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 20 24 94 telefono zenbakira deituta edo, bestela, esteka honen bitartez: https://www.contraelcancer.es/eu/talleres/minbiziaren-ondorengo-laneratzeari-eta-garapen-profesionalari-buruzko-tailerra-eibar

Bide batez, elkarteak gogorarazi nahi du herritar guztientzat zabalik dituela ateak, eta informazioa jaso nahi duen edozeinek, gaixoak zein senideak, lehen aipatutako telefonora deitu edo gipuzkoa@contrelcancer.es helbidera mezu elektroniko bat idatzi dezaketela.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »