Minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko Portalean Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko Portalean Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak
ETA KITTO 2017, Mar 09

 “Minbiziaren prebentzioa: posible den errealitatea” izeburua duen hitzaldia eskainiko du gaur (eguena) 19:00etan, Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak Portalean. Hizlariak Idoia Sarasqueta Eibarko Udaleko Gizartekintza saileko burua eta medikua;  Maider Sierra psikologoa eta Mari Cruz San Sabastian elkarteko boluntarioa izango dira.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen egoitza Ardantza kaleko 11. zenbakian dago, eta astelehenetik ostiralera 9:30tik 13:30era dago zabalik (telefonoa: 943 20 24 94 / emaila: bajodeba@aecc.es). Bertan Ainhoa  Oregi Gizarte Langilea eta Miriam Márquez Psikologoaren laguntza eta aholkularitza jaso daiteke.

Elkarte honen helburu nagusiak, gaixo onkologiko eta senideen bizi kalitatea hobetzea, prebentzioa arloan lan egitea, eta ikerketa sustatzea dira. Eskaintzen diren zerbitzu guztiak dohakoak dira.

Ekintza nagusiak
Gizarte Arloa:
–    Gaixo onkologiko eta familiakoei zuzenduriko informazioa/orientazioa.
–    Laguntza teknikoa: material tekniko ortopedikoaren mailegua.
–    Giza baliabideen kudeaketa.
–    Harrera pisua minbizia duten gaixo eta senideentzat.
Arlo Psikologikoa:
–    Banakako/taldeko harrera psikologikoa:
o Gaixo onkologikoak, senideak eta zaintzaileak.
o Dolu prozesuak.
–    Prebentziorako psikologia saila: erretzeari uzteko bakarkako eta taldeko terapiak, prebentzio kanpainak urte osoan zehar, osasun hezkuntzarako programak, paziente onkologiko eta familien bizi kalitatea hobetzeko tailerrak eta profesionalen formakuntza.
Boluntariotza:
Gaixo eta familiekin: zainketa paliatiboetan, ospitalean eta etxean; Administraritza; Baliabideen lorpena; Prebentzioa: kanpaina dibulgatiboak.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »