Mobilizazio berriak deitu ditu Zaldibar Argitu Orain! herri plataformak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Mobilizazio berriak deitu ditu Zaldibar Argitu Orain! herri plataformak
ETA KITTO 2020, Ots 18

Gaur arratsaldean bildu da bigarrenez “Zaldibar Argitu Orain” herri plataforma, Arrate Kultur Elkartean. Aurreko zapatuko mobilizazioa oso modu positiboan baloratuz hasi da bilera eta, jarraian, datozen egunotarako ekintzak lotzen hasi dira: bihar 19:00etan Coliseo antzokian azalpenak emateko Udalak deitu duen bileraren aurretik, 18:30ean elkarretaratzea egingo da antzoki parean. Eta zapatu eguerdian, berriz, herritarrak Untzagatik kalejiran irtetzera animatu nahi dituzte. Batean zein bestean maskarilla janzteko deia egin dute. Aurrera begira, asteroko bilerekin jarraituko dute, martitzenetan, arratsaldeko 19:00etan, Arrate Kultur Elkartean (1. solairuan).

Anemona Films-en bideo honetan zapatuko mobilizazioko irudiak (Unax Blancok grabatuta) dauzkazue, Aitor Etxebarriaren musikarekin (Dotore esnatu gara) lagunduta:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »