Mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak domekarako, zabortegia amildu zenetik 10 hilabete beteko direla-eta

Mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak domekarako, zabortegia amildu zenetik 10 hilabete beteko direla-eta
2020/12/04 19:29
eta kitto!
Domekan, abenduaren 6an, 10 hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatu zituenetik eta, hori gogoan, hainbat mobilizazio deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak. Horren harira egindako adierazpenen arabera, “10 hilabete luze hauetan, hainbat eta ezberdinak izan dira jasan behar izan ditugun bizipenak: lehen orduetako urduritasuna eta ezjakintasuna, Joaquin eta Albertoren desagerpena, zabortegiak sua hartzea, arduradun politikoen erantzun eta erantzukizun falta, lanen luzapena, Eitzagako auzotarren eskariei bizkar ematea... Ulergaitza egiten zaigu, Europatik jaso dugun erantzuna, bertan ez izatea. Gai honen inguruan Eusko Jaurlaritza erakusten hari den maila politiko eta demokratiko baxua azaleratu nahi dugu, beste behin. Baina, hilabete luze hauetan, pausoz pauso, aurrera urratsak eman ditugu. Herritarrak antolatu gara eta gure aldarrikapenak lortu bidean, hainbat ekimen atera ditugu aurrera. 10 hilabete bete diren honetan ere, hainbat dira antolatu ditugun ekimenak”.

Domekarako deialdiak honako hauek dira:

- Zalla. 13:00ean, elkarretaratzea eta lore eskaintza.

- Etxebarria. 13:00ean, elkarretaratzea.

- Ermua. 13:00ean elkarretaratzea.

- Makina-Xemein. 13:00ean elkarretaratzea.

- Zaldibar. 13:30ean manifestazioa autobus geltokitik.

- Elgeta. 19:00etan elkarretaratzea plazan. Alberto eta Joaquin oroitzeko, Joaquin aurkitu arte, gure osasunaren eta ingurugiroaren defentsan eta erantzukizun pribatu zein politikoak argitu arte, lanean jarraituko dugu! Zaldibar Argitu!