Mugikortasuna mugatzeko neurri zorrotzagoak ezartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Mugikortasuna mugatzeko neurri zorrotzagoak ezartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
2020/10/17 eta kitto!
Gaur egin dute koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholkularitza-kontseiluaren bilera eta, Euskadi Biziberri II Planean aurreikusitako laugarren agertokian dagoela baieztatu eta gero,  Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugikortasuna mugatzeko neurriak aldatzeko erabakia hartu du.

Proposatutako neurriak honako hauetara bideratuta egongo dira: gehieneko pertsona-taldeak gehiago mugatzera, edukiera mugatzera, ostalaritza-jardueretako ordutegi-murrizketetara, parkeak eta lorategiak ixteko ordutegira edo federatu gabeko kirol-lehiaketetako mugetara. Horiek guztiak Osasuneko sailburuak sinatutako agindu batean zehaztuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi eta hurrengo egunetan argitaratuko da EHAAn. Hala jakinarazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.