Murchanten gertatutako emakume gasteiztarraren hilketa matxista gaitzesteko adierazpena egin du Eibarko Udalak

Murchanten gertatutako emakume gasteiztarraren hilketa matxista gaitzesteko adierazpena egin du Eibarko Udalak
2021/07/09 eta kitto!
Eibarko udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumearen hilketa matxistaren aurrean. "Eibarko Udalak elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Eibarko Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa...) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina. Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrian Berdintasuna eraginkor egiteko. Zenlzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia".