Nabarmen igo da Covid-19a dutenen herritarren kopurua Debabarrenean, azken orduetan 14 kasu berri agertu dira

Nabarmen igo da Covid-19a dutenen herritarren kopurua Debabarrenean, azken orduetan 14 kasu berri agertu dira
2020/04/08 14:08
eta kitto!



Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Eta ez dira datu onak gure eskualdeari dagokionez. Gaur jasotako datuetan orain arte emandako igoera handiena ikusten da gure eskualdean. Izan ere, azken orduetan 14 kasu berri zenbatu dituzte: 6 kasu gehiago Eibarren, 6 Ermuan, 1 Elgoibarren eta beste bat Soraluzen. Guztira 173 herritarrek daukate gaitza Debabarrena osoan. Eibarrek kasu gehien daukan herria izaten jarraitzen du (95), ondoren Ermua (35) eta Elgoibar (25) daude, gaixo kopuruari dagokionean.

Eibarko ospitalari dagokionez, 54 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 19. Aurreko egunetako kopuru bera da. Ospital hauetako ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) ez dago gaixorik, azken datuen arabera.

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:
Eibar              95
Elgoibar       25
Ermua           35
Deba               4
Mendaro       2
Mutriku         7
Mallabia        0
Soraluze        5Debabarrena azkena grafikoa

 

Gipuzkoan