Nagore Martin eibartarrak Landaola saria jaso du

Nagore Martin eibartarrak Landaola saria jaso du
2022/03/07 eta kitto!
Nagore Martin eibartarrak ‘Emakumeak Landa Eremuan’ saria jaso du Landaolaren eskutik. “Sari honekin balorean jarri nahi dugu Nagorek egin duen autua, Soraluze bezalako herri batean baserritik bizi modua ateratzeko, eta hala nola, baserri munduarekin inolako loturarik izan ez duen emakume bat izanik, hirigunetik baserrira joan eta ganaderitza eta gaztagintza ogibide bihurtzeko izan duen kemena”, diote Landaolatik.

NAGORE MARTIN

Kalegunean hasi eta hezi bazen ere orain dela bederatzi urte, eremu hau utzi eta Soraluzeko Txurruka auzoko Egotza baserriko lur malkartsuetan ahuntz alpinoen ustiapena jarri zuen martxan Martinek. 90 ahuntz inguru ditu gaur egun eta Gipuzkoan dauden lau ahuntzainetako bat da.

Egotza izenarekin hiru gazta mota merkaturatzen ditu (pasta prentsatua, gazta freskoa eta ruloa) eta azoketan zein herriko denda txikietan jartzen ditu salgai. “Animaliak izugarri gustatzeaz gain, proiektu honi ekiteko motibazio nagusiena seme alabak baserri giroan hazi eta hezitzea izan zen, lana eta familia kontziliatuz”, dio Landaolak.

Nagore 14 Nagore 13 Nagore 5 Nagore 4 Nagore 2 Nagore 1